Emankizunak / Émissions
Emankizun guztiak / Toutes les émissions
Hitz gakoen bidez / Mots clés : etxebarrieta
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 15:45Data / Date : 24/11/16Kartzela barruko afektibitateari begira… betaurreko moreekin (Oihana Etxebarrieta)
Presoek eta haien bikotekideek afektibitatea eta sexualitatea bizitzeko dituzten oztopoak ezagunak dira. Bere bizipenetik abiatuta, lau hormen artean gatibu diren harremanak betaurreko moreekin aztertu ditu Oihana Etxebarrietak. Hondarribiarrak askotan zailak izaten diren egoerak - zaintza eta kontrola, miitantzia eta amatasunaren hautua.. - azalaratu nahi izan ditu. Legebiltzarkide gazteak ahotsa guztiekin behar dela etorkizuna eraiki uste duelako.
Musika : Anari eta Petti «Pil Pil sessions»
Jatorria : Radiokultura.
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:26Data / Date : 21/11/16Kultur Kuboa : Genero ikuspegiak Oihana Etxebarrieta eta Mikel Otxotorenarekin ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
-Oihana Etxebarrietarekin presondegiratzeari edo-ta gatazka konponbideari buruz emazteek dituzten bizipenak eta ikuspegiak aipatu ditugu.
-Mikel Otxotorenak Ongiz elkarteko kideek gizonak berdintasunaren aldeko borrokan inplikatzeko burutzen duten lana azaldu digu.
Musika : Uxia e Narf « Sempre en Galiza, Galician Lullaby » eta Occhi di Farfala « Atzoko egunak ».
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 01:09:20Data / Date : 21/04/15SOLASEAN #3 - Itxaro Borda eta Oihana Etxebarrieta-rekin
Solastea beti izan dugu gustuko euskaldunok. Hala ere azken aldi honetan iruditzen zaigu erantzuteko intentzioarekin entzuten dugula solaskidearen errana eta ez entzutearen plazer soilagatik. Emankizun berri honetan lasaitasunez azaltzen saiatuko gara landutako gaia. Aldi oro gonbidatuak eta musika goxoa.
Hirugarren atal honetan feminismoari, azaletik bada ere itzulitxo bat ematea izan da helburua, gure irratian leku bat egiteko asmoz. Generoa, heteroaraua eta patriarkatua, batzuentzat kontzeptu arrotzak, besteentzat funtsezkoa baina gure eguneroko bizia antolatzen dutenak. Horretarako Itxaro Borda eta Oihana Etxebarrieta gonbidatu ditugu eta solasaldi lasai bezain interesgarri bat izan dugu.
Jatorria: Radiokultura
Musika: Anari eta Lurdes Iriondo
Momentu honetan
En ce moment


