Emankizunak / Émissions
Emankizun guztiak / Toutes les émissions
Hitz gakoen bidez / Mots clés : kabalkada
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 09:57Data / Date : 15/03/172020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan (Joseba Aurkenerena)
Bi hamarkada igaro dira Joseba Aurkenerena bere familiarekin batera Urruna bizitzera etorri zenetik. Gauza anitz aldatu dira denbora honetan. Egoera argi-iluna izanik ere, ziur da euskarak eta euskal arimak aitzina eginen dutela. Urrunan badira bi urte egin zuten Zintzarrotsa gogoratu du, baita heldu den udaran jokatu nahi duten Kabalkada berezi hori. 2020. urterako amets bat daukatela azaldu digu elkarrizketaren bigarren zati honetan...
Entzun : Joseba Aurkenerenaren bigarren partea (2/2) : 2020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan
Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga
Jatorria : Radiokultura.
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 55:36Data / Date : 3/10/16Kultur Kuboa : Sarako Kabalkada, Laborarien Xixtroak eta Ugutz Roblesen uraren oroimenak ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Saran lehen aldiz antolatzen duten Kabalkada aipatu dauku Amaia Arotzarenak.
- Hazparne lurraldeko laborariek tokiko mozkinak proposatuko dituzte interneten bidez Xixtroak proiektuari esker ( Mizel Etxeberri )
- Ugutz Roblesen uraren oroimenak Hazparneko Aste Kulturaren karietara.
Musika : Pink Floyd « Another bick in the wall », Liher « Hauts » eta Hertzainak « 564 »
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 10:47Data / Date : 23/08/16Kabalkadak Ganix kontrabandoan ekarri du bueltan Makearat …
Berrogeitahamar urte pasa ondoren, Makeako herritarrek Kabalkada baten muntatzea erabaki dute. Herrian plantaturik zen Ganix kontrabandistaren bizitza abiapundutzat harturik, dantza ta antzerkiaren bitartez, herria eta hizkuntza bizirik mantentzeko xedea agertuko dute agorrilaren bukarean huntan plaza hartuz.
Xan Berterexe, idazlea eta antzerkilariak, kabalkadaren eta Makeako Ganixen ixtorioa aipatzen dauku.
Jatorria : Radiokultura
Momentu honetan
En ce moment


