Emankizunak / Émissions
Emankizun guztiak / Toutes les émissions
Hitz gakoen bidez / Mots clés : lorea
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 06:11Data / Date : 30/01/17Rocking mundu berri bat amets, loreak askatu nahi ditu Xabaltxek
Irudikatu ezazu mundu libre bat non loreak ez dira gehiago ontzietan preso izanen, mundu libre bat non musikaren bidez sentimenduak, asmoak eta desioak libreki azaltzen dira. Munduak bizi duen egoera gordinaren aitzinean, etsipenean erori baino mundu berri hori irudikatzeari ekin dio Pantxoa Bergara zuraidarrak. Bere azken lanak « Loreak askatu » du izenburua, eta esloganetik harago premia bat adierazten du.
Musika : « Ez dugu maite debaldetan » / « Erran ondo »
Jatorria : Radiokultura.
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:12Data / Date : 16/01/17Kultur Kuboa : Hizkuntz eskubideak bermatzeko Protokoloa + Xabaltxekin solasean ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Aizpea Abrisketa, Kontseiluko kideak, joan den abenduan Donostian onartu zen hizkuntz eskubideak bermatzeko protokoloa azaldu digu.
- « Loreak askatu » diska berria aurkezteko lanetan atxeman dugu Pantxoa Bergara « Xabaltx ».
Musika : Aukzion « Mir taiet », Xabaltx « Ez dugu maite debaldetan »
Jatorria : Radiokultura
Momentu honetan
En ce moment

