Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : liburu

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:51
    Data / Date : 18/04/17
    Kultur Kuboa : Sarako idazleen Biltzarreko lerroen artean ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Zenbat liburu irakurtzen ditu Henri Errandoneak ? (Sarako idazleen Biltzarraren antolakuntza arduraduna)

    - Hirugarren errepublikaren garaietarat eraman gaitu Pantxo Etchandy ixtorialari eta idazleak.

    - Iruñatik etorri den irakurle eta liburuzale amorratua den Asunek, Saran aurkitzen duen giroaz aritu zauku.

    - Euskal gazteriaren ixtoria ere izen eta abizenak dituzte (Bixente Vrignon kazetari eta idazlea) 

     

    Musika : Aixa « Soinu txikia », Fran Lasuen « Habanera danzon » eta Goazen « Gabak zerueri begire ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 52:48
    Data / Date : 27/02/17
    Kultur Kuboa : FaltA kolektiboa eta Izarren Hautsa ipuin liburua ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -FaltA kolektibo berriaren kantu progresiboak aurkeztu dizkigu Beñadin Lohiaguek.

    -Ixabel Millet-ek eta Maddi Irazokik « Izarren hautsa » haurrendako ipuin liburua sortu dute.

     

    Musika : Bruce Springsteen «  Growin up », Fran Lasuen «Por morrer uma Andorhina »,  eta Hertzainak « Esaiok »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07:41
    Data / Date : 23/02/17
    Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... (Mikel Soto, Txalaparta 2/2)

    Berezitasunak maite dituen herri honetan abangoardia bermatuta ikusten du Mikel Sotok. Bere kezka beste norabidean doa. Hain zuzen ere, irakurle gazteak euskal literatura hurbilaraztea du helburu. Horretarako « homologaziorako » urratsak botatzen ditu faltan. Erosotasun eremutik alde eginez munduan gertatzen diren fenomenoei -edota ohitura berriei- so egitea beharrezko jotzen du nafar argitaletxearen editoreak.

    Entzun :  Mikel Soto bigarren partea (2/2) : Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... 

    Musika : The Smiths

    Jatorria : Radiokultura.

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:30
    Data / Date : 15/02/17
    Animali estrabiko baten aitormena (Mikel Soto, Txalaparta 1/2)

    Editorea animali estrabiko gisa irudikatzen duen definizioarekin bat dator Mikel Soto. Begi bat artean jarrita eta bestea ditu kontuetan. Durangoko Azokari begira eginiko apostuen bilduma egin digu Txalaparta argitaletxaren editoreak. Kontent da orohar iaz eginiko parioekin nahiz eta antzerkia edo komikia argitaratzea, oraindik ere, gure herrian hautua ausarta dela aitortu. Hasi berria den urteari begira uzta polita iragarri digu.

    Entzun :  Mikel Soto lehen partea (1/2) : Animali estrabiko baten aitormena

    Musika : The Smiths

    Jatorria : Radiokultura.

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:53
    Data / Date : 30/01/17
    Kultur Kuboa : Antton Rouget eta Mikel Soto, bi buru hainbat aburu kazetaritza eta literatura aipagai

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - « Mediapart »-en lan egiten duen Uztaritzeko Antton Rouget-ek gogoetak ekarri dizkigu.

    - Txalaparta-ko editoreak Mikel Sotok erosotasun eremutik alde eginez literaturaz hitz egin dauku

     

    Musika : Rogelio Botanz « Kartzelatik argira », Iker Lauroba « Azken dantza », Anari «Naufragoak»

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:38
    Data / Date : 24/01/17
    Seminariotik presondegirat … Gexan« Lantziri » Alfarok badu zer konda ...

    Adin ederra igurikatu (itxoin) du Gexan Lantzirik bere bizitzako ibilbidea erdi lasterka kontatzeko « Lantziritik … Etxalaira ... » liburuaren bidez (Elkar). Lehen zati batean bere oroitzapen andana baten kontakizuna idazten digu eta bigarrenean bere gaztaroaz geroztik idatzi dituen kantu, olerki eta bertso bilduma zabal bat ematen.

    Gexanek liburuan agertzen diren anekdota ta pasarte batzuk kondatzen dizkigu, hala nola : Apezpikuarekin gatazkan, pilotaka presondegian, familia ugarietako giroa ...  

     

    Musika : Bidaia « Hitza »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:20
    Data / Date : 7/12/16
    Urbanismoa Euskal Herrian : esperimentazio lurralde bat ...

    Ipar Euskal Herriko kostaldeko etxebizitza eta lurraren kudeaketaz ikerketa bat egin ondoren, Benjamin Gayon, erakasle eta ikelariak, urbanismoaren arazoa tratatzen duen liburua plazaratu du (« Le foncier au Pays Basque, Un territoire d’expérimentation »). 

    Peio Etcheverry-Ainchart Elkar argitaletxearen arduradunak, liburu honen garrantzia aipatu dauku ...

     

    Musika : Gotan Project « La revancha del Tango »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:22
    Data / Date : 5/10/16
    Idoia Rodriguez, blogetik paperera jauzi egin duen idazle gaztea ...

    Krisia askotarikoa da, soziala zein pertsonala.... "Etats de Crises" liburuaren bidez blogetik paperera jauzi egin du Idoia Rodriguez Mondragon lohizundarrak. Historiak eta pertsonaiak ezberdinak dira baina, agian, irakurleak loturak atxemanen ditu. Frantsesez idatzi du Rodriguezek, autoedizioa hautatuz. Etorkizunean, auskalo, beste aukerak ez ditu baztertzen. Bere ziurtapen bakarra: txikitatik sentitu duzun pultsioari segida emanez historiak kontatzen jarraituko du.

    Xehetasunak : http://idiobambi.blogspot.fr/

    Musika : Johannes Brahms "Waltz" 

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:30
    Data / Date : 10/05/16
    ELEPIKA : liburutegietako festibal berria !

    ELEPIKA festibal berri baten izena da : Lapurdiko Errobi lurraldeko hiru liburutegi, mediateka eta Errobi herri elkargoko euskara eta kultura zerbitzuek elkarlanean gogoetatu, sortu eta ekoiztu dutena. Maitzaren 13tik 21era, Kanbo, Uztaritze eta Itsasuko mediateka eta liburutegietan, eta  Luhusoko Harri xuri gelan hitzaldiak, arno dastaketa tailerra, ikusgarriak, komiki-kontzertuak, ipuin kondaketak eskainiko dira, euskara elkartzen dituen haria delarik .

    Xabina Claverie-Urruty, Mediazio eta komunikazio arduradunak, hitzordu berri honen aurkezpena egiten dauku. 

     

    Xehetasunak : http://www.errobi.fr/eu/berria/elepika-euskaraz-goza-eta-orotarik-pika.html

     

    Musika : The Hyènes

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:29
    Data / Date : 5/01/16
    Jon Arretxe : Afrikar etorkina sufriarazi duen idazlea ...

    Irakurleak haserre dira Jon Arretxe Bizkaitar idazlearekin : azken lau eleberri beltzetako protagonista den Touré Afrikar jatorriko etorkinak sobera sufritzen duela  diote. Hala ere, bere pertsonaiarekiko lotura gero eta azkarragoa duela sinestarazten dauku idazleak. Bere azken eleberrian (« Estolda Jolasak », Erein argitaletxea) lerro artean gorderik dagoena salatzen digu Jon Arretxek.  

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07:50
    Data / Date : 22/12/15
    Legenden ihizirako prest ?

    « Euskal Herriko Legenden ihizia » telefono mugikorrendako joko-aplikazio berritzailea bai eta liburu interesgarri baten izenburua da. I Can Fly estudioak sorturiko aplikazio honek Euskal Herriko lau gune turistiko interesgarri bisitatzea bultzatzen gaitu eta liburuak aldiz (Elkar), gure pertsonai mitologikoen ezagutza azkartuko dauku.

    Peio Etcheverry-Ainciart, Elkar argitaletxeko partaideak, proiektu garaikide hunen nundik norakoak azaltzen dauzku.

     

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:11
    Data / Date : 14/12/15
    Irudiaren apustua gero eta gutxiago irakurtzen duen gizartearetzat (Txalaparta argitaletxea).

    Jakina da azken urte hauetan irudiaren garrantzia gero eta zabalagoa dela. Txalaparta argitaletxeak bere azken eskaintzetan aldaketa hau kondutan hartu duela erraiten dauku Jon Jimenez editoreak.

     

    Exenplu gisa, horra aurkeztean dauzkigun liburuak :

    - ETA, Historia irudietan. 1951-1978

    - Independentzia helburu.

    - Euskal Herriko historia ilustratua (1 & 2).

    - Hiri hondakin solidoak.

    - Euskal Mitilogia haurrei kontatua.

     

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:59
    Data / Date : 17/11/15
    Independentista gehiago Hernanin Baionan baino ?

    Liburu berri bat aurkeztu du Peio Etcheverry-Ainciart lapurtar ixtorialari eta idazleak izenburu « probokatzaile »  batekin : Zergaitik badira independentista gehiago Hernanin Baionan baino ? (frantsesez argitaratua Elkar argitaletxean « Pourquoi est-on indépendantiste à Hernani et pas à Bayonne ? » izenburupean). Peiok azaltzen dauku nolaz piztu zitzaion honen idazteko gogoa eta nola lan egin duen liburuaren osatzeko. 

     

    Musika : Air « La femme d'Argent »

    Jatorria : Radiokultura.

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 46:22
    Data / Date : 15/01/15
    Kultur Kuboa #1

    Aste guziz, kultur arloan irakurri, entzun eta ikusten duguna entzuleekin partekatzeko aukera bikaina. Musika, zinema, literatura eta beste hainbeste atal landuko ditugu eta gonbidatuekin solastatzeko aukera ere izanen da. Radiokulturako hiru kideek eskainitako emankizuna. Entzun eta goza!

    Aste honetako gonbidatua: Patxi Bergara (I-ENER proiektuaren lehendakaria)

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 6:06
    Data / Date : 15/09/14
    Itsasoari so, liburu batekin...

    Liburu azoka aipatzen denean, guztieri heldu zaigu burura Durangokoa, aukera paregabea izaten baita liburu eta diska gosea asetzeko. Baina badira urtean zehar ere, interesa pizten diguten beste azoka batzuk, artean Zarauzko liburu azoka. Han izan ginen agorrila amaieran eta azokako parte hartzaileekin azokari buruz eta argitalpenaren gaur egungo egoerari buruz solasean aritzeko aukera izan genuen.

     

    Musika : Sixto Rodriguez

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13 :33
    Data / Date : 7/08/14
    Ni Vera … 50 urte psikiatrikoan ! (Itxaso Martin)

    Itxaso Martin idazle gaztearen biramonak 50 urte pasatu bait zituen psikiatrikoan, bere familian erotasuna gai « tabu » bat zen. Horrek du, seguruenik, « Ni Vera » liburua idazteko gogoa eman. Nunbait terapia moduko bat ?

    Musika : Tapia ta Leturia « Ero »
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 11:58
    Data / Date : 20/05/14
    Kanpoan jende onda badago ere ! (Kirmen Uribe)

    Aldi honetan, Kirmen Uriberekin bidaiatzen segitzea proposatzen dautzuegu 2/2 (bigarren partea, edota lehen partea, nahi duzuen bezala !). Kirmen, Ondarroara,eleberri eta olerki idazlea, mundu osotik ibili da bere idazlanei esker …

    Musika : Jainko txiki eta jostalari hura (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal).
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:09
    Data / Date : 6/05/14
    Kirmen Uriberen bidai poetikoak …

    Kirmen Uribe, Ondarroara,eleberri eta olerki idazlea, mundu osotik ibili da bere idazlanei esker. Bere ibilbideak eta bidaiak aipatzen dizkigu bere barneko gogoetak gehituz …

    Musika : Jainko txiki eta jostalari hura (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal).
    Jatorria : Radiokultura.

  • Musika / Musique
    Français
    Iraupena / Durée : 04:39
    Data / Date : 18/02/14
    Une minute avec « l’Homme qui a vu l’Homme » …

    Ne vous fatiguez pas, ce livre-la on vous le lit! Ou du moins, un petit passage d’une minute! Des livres de différents styles et époques, une chronique régulière sans prétention juste pour vous donner envie de lire ou de relire.
    Livre: " L’Homme qui a vu l’Homme " de Marin Ledun.

    Jatorria / source : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 02:20
    Data / Date : 14/01/14
    Minutu bat … « Esan eta egin » endako.

    Liburu hau guk irakurriko dautzugu ! Edo, hobekio erraiteko, minutu bateko pasaldia ! Irakurtzeko gogoak pizteko (edo berpizteko) egina den kronika huntan garai eta estilo desberdinetako liburuak aipatuak dira.

    Liburua : "Esan eta Egin", Idazlea : Alex Sardui

    Jatorria / source: Radiokultura