Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : luhuso

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 11:08
    Data / Date : 1/12/17
    120 arma, milaka herritar eta 15 bake-luma ... (« Bakelumak » liburua)

    Luhusoko ekimen eta ETAren desarmatzetik, abenduaren 9ko manifaren inguruan sekuentzia berri bat ideki da. Karia horretara hamabost bat kontribuzio biltzen dituen liburu berezi bat argitaratu da : Bakelumak – Des plumes de paix.

    Mixel Berhokoirigoin, bakegileak, liburu honek eraiki nahi dugun Euskal Herriarentzat ekarpen bat dela erraiten dauku ...

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:30
    Data / Date : 10/05/16
    ELEPIKA : liburutegietako festibal berria !

    ELEPIKA festibal berri baten izena da : Lapurdiko Errobi lurraldeko hiru liburutegi, mediateka eta Errobi herri elkargoko euskara eta kultura zerbitzuek elkarlanean gogoetatu, sortu eta ekoiztu dutena. Maitzaren 13tik 21era, Kanbo, Uztaritze eta Itsasuko mediateka eta liburutegietan, eta  Luhusoko Harri xuri gelan hitzaldiak, arno dastaketa tailerra, ikusgarriak, komiki-kontzertuak, ipuin kondaketak eskainiko dira, euskara elkartzen dituen haria delarik .

    Xabina Claverie-Urruty, Mediazio eta komunikazio arduradunak, hitzordu berri honen aurkezpena egiten dauku. 

     

    Xehetasunak : http://www.errobi.fr/eu/berria/elepika-euskaraz-goza-eta-orotarik-pika.html

     

    Musika : The Hyènes

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12:10
    Data / Date : 2/03/16
    Hameka galdera euskarazko antzerkigintzari buruz ...

    2016 hasiera honetan antzerkigintzak baditu bi hitzordu nagusi : Martxoaren 6ko HAMEKA EUSKARAZ ikuskizuna eta antzerki talde amaturrak laguntzeko xedearekin ideki berri den proiektu deialdia.

    Aurélie, HAMEKA egiturako taldekideak (Hameka : Luhuson kokatua den karrikako arteen eta euskal antzerkiaren sorkuntza fabrika) bi hitzordu hauek bai eta antzerkigintza forma ainitzen arteko desberdintasunak azaltzen dauku …

     

    Musika : Cocorosie

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:17
    Data / Date : 1/06/15
    Dekoratuen fabrika haundiena … Luhuson !

    Luhuson aurkitzen da Euskal Herriko eta Akitaniako dekoratuen fabrika haundiena. Filgi Claverie, Errobi Elkargoko kultur arduradunak, leku berri honen bisita eginarazten digu.

     

    * Ekainaren 6an, Ezpeletako « Jokoz kanpo » karriketako  festaren karietarat, fabrikan eginitako txontxongilo erraldoiak ikusgai izanen dira (Les Voisins du Dessus konpainia eta tokiko eskoletako haurrak eginak).  

     

    Musika : Artifice « Where is the Monkey »

     

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Français
    Iraupena / Durée : 12:40
    Data / Date : 1/06/15
    Le plus grand atelier de décors à … Louhossoa !

    Le plus grand atelier de décors du Pays Basque et d'Aquitaine  se trouve à Louhossoa. Filgi Claverie, responsable culture de la Communauté de Communes d'Errobi, nous ouvre les portes …

     

    * Le 6 juin, des marionnettes géantes crées à l'atelier d'Hameka défileront à l'occasion du festival des arts de la rue « Jokoz Kanpo » à Espelette (Créations de la Cie Les Voisins du Dessus avec la participation des enfants des écoles locales).  

     

    Musika : Artifice « Where is the Monkey »

     

    Jatorria : Radiokultura.

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 02:16
    Data / Date : 17/12/13
    Hamlet … langabezian ? To be or Not to be !

    Euskarazko antzerkigintzan azken denboraldian aipatzen den obra nagusi baten « adaptazioa » ikusteko aukera izan dugu : Hamlet (Le Ptit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu konpainiak emanik). Zinez uste al duzue obra hau William Shakespearek idatzi duela ?

    Horra obraren zati labur bat …

    Jatorria / source : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12 :14
    Data / Date : 5/11/13
    Hamlet : antzerki ezezaguna … zinez !

    Ainitzek pentsa dezakete William Shakespearen obra hau (Hamlet), munduko antzerki ezagunena dela. Luhusoko Harri Xuri gelan hiru konpainien artean (Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu) prestatu ta aurkeztu duten euskarazko adaptazioa aldiz, zinez ezezaguna dela frogatuko dizue. Ximun Fuchs zuzendariak gako batzuk azaltzen dizkigu …

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08 :04
    Data / Date : 5/11/13
    Aktore bizitzaren abenturak eta penak … (Ximun Fuchs).

    Hamlet antzezlanaren karietarat, Ximun Fuhs, « Le Petit Théâtre de Pain » taldeko aktore ta zuzendariarekin solastatzeko denbora hartu dugu : antzerkilaritzaz, zuzendartitzaz, talde bizitzaz, mementu goxo ta ez hain goxoetaz …

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Français
    Iraupena / Durée : 14 :40
    Data / Date : 5/11/13
    Je ne suis pas très bonne vendeuse … (Elorri, Le Petit Théâtre de Pain)

    Dans une compagnie de théâtre comme « Le Petit Théâtre de Pain » il n y a pas que des acteurs. Elorri Etcheberry par exemple, fait partie de l’équipe administrative et s’occupe de production, logistique et diffusion. Elorri nous dévoile l’envers du décor …

    Jatorria : Radiokultura.