Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : azoka

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:51
    Data / Date : 18/04/17
    Kultur Kuboa : Sarako idazleen Biltzarreko lerroen artean ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Zenbat liburu irakurtzen ditu Henri Errandoneak ? (Sarako idazleen Biltzarraren antolakuntza arduraduna)

    - Hirugarren errepublikaren garaietarat eraman gaitu Pantxo Etchandy ixtorialari eta idazleak.

    - Iruñatik etorri den irakurle eta liburuzale amorratua den Asunek, Saran aurkitzen duen giroaz aritu zauku.

    - Euskal gazteriaren ixtoria ere izen eta abizenak dituzte (Bixente Vrignon kazetari eta idazlea) 

     

    Musika : Aixa « Soinu txikia », Fran Lasuen « Habanera danzon » eta Goazen « Gabak zerueri begire ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07:41
    Data / Date : 23/02/17
    Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... (Mikel Soto, Txalaparta 2/2)

    Berezitasunak maite dituen herri honetan abangoardia bermatuta ikusten du Mikel Sotok. Bere kezka beste norabidean doa. Hain zuzen ere, irakurle gazteak euskal literatura hurbilaraztea du helburu. Horretarako « homologaziorako » urratsak botatzen ditu faltan. Erosotasun eremutik alde eginez munduan gertatzen diren fenomenoei -edota ohitura berriei- so egitea beharrezko jotzen du nafar argitaletxearen editoreak.

    Entzun :  Mikel Soto bigarren partea (2/2) : Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... 

    Musika : The Smiths

    Jatorria : Radiokultura.

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:30
    Data / Date : 15/02/17
    Animali estrabiko baten aitormena (Mikel Soto, Txalaparta 1/2)

    Editorea animali estrabiko gisa irudikatzen duen definizioarekin bat dator Mikel Soto. Begi bat artean jarrita eta bestea ditu kontuetan. Durangoko Azokari begira eginiko apostuen bilduma egin digu Txalaparta argitaletxaren editoreak. Kontent da orohar iaz eginiko parioekin nahiz eta antzerkia edo komikia argitaratzea, oraindik ere, gure herrian hautua ausarta dela aitortu. Hasi berria den urteari begira uzta polita iragarri digu.

    Entzun :  Mikel Soto lehen partea (1/2) : Animali estrabiko baten aitormena

    Musika : The Smiths

    Jatorria : Radiokultura.

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:53
    Data / Date : 30/01/17
    Kultur Kuboa : Antton Rouget eta Mikel Soto, bi buru hainbat aburu kazetaritza eta literatura aipagai

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - « Mediapart »-en lan egiten duen Uztaritzeko Antton Rouget-ek gogoetak ekarri dizkigu.

    - Txalaparta-ko editoreak Mikel Sotok erosotasun eremutik alde eginez literaturaz hitz egin dauku

     

    Musika : Rogelio Botanz « Kartzelatik argira », Iker Lauroba « Azken dantza », Anari «Naufragoak»

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:13
    Data / Date : 5/12/16
    Kultur Kuboa : Lutxo Egia zinemari begira eta Xabi Solano trikitixa astintzen

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -Lutxo Egiak zinema gidoilari gisa jarduten du, eta filma bat egitea -euskaraz, noski- du amets.

    -Bere sorlekuaren gorazarre egiten du Xabi Solanok, trikitixaren laguntzaz.

     

    Musika : Xabi Solano Maiza « Ereñotzu» eta Joxe Ripiau « Afrikan blues» 

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:26
    Data / Date : 28/11/16
    Kultur Kuboa : Durangoko Azokatik Hazparneko Ezkia ikastolarat ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -Pantxoa Etxegoinek Durangoko Azokarekin Iparraldeko eragileek duten harremana aipatu dauku. 

    -Nerea Mujikak Gerediaga Elkartearen eskutik antolatua den azokaren berikuntzak azaldu dizkigu.

    -Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara Hazparneko Ezkia ikastolaren 45. urteurrena aipatu dugu Jeannot Arotzarena, Bernadette Camblong eta Maider Duguin eta bere 11 urteko Ellande semearekin.

    Musika : Aixa « Ostadar », Silvio Rodriguez « La cancion del elegido» eta Miren Aranburu Ensemble « Emakume bati ».

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:11
    Data / Date : 14/12/15
    Irudiaren apustua gero eta gutxiago irakurtzen duen gizartearetzat (Txalaparta argitaletxea).

    Jakina da azken urte hauetan irudiaren garrantzia gero eta zabalagoa dela. Txalaparta argitaletxeak bere azken eskaintzetan aldaketa hau kondutan hartu duela erraiten dauku Jon Jimenez editoreak.

     

    Exenplu gisa, horra aurkeztean dauzkigun liburuak :

    - ETA, Historia irudietan. 1951-1978

    - Independentzia helburu.

    - Euskal Herriko historia ilustratua (1 & 2).

    - Hiri hondakin solidoak.

    - Euskal Mitilogia haurrei kontatua.

     

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:13
    Data / Date : 8/12/15
    Ipar Euskal Herria Durangon da !

    Gerediaga elkartearen eta Euskal Kultur Erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko editoreen ekoizpenak agerian emanak dira Durangoko azokan. Partaidetza hau duela 9 urte abiatu zela eta horren ondorioz, Ipar Euskal Herriko disketxeak eta argitaletxeak gero eta presentzia nabarmenagoa dute Durangon. Euskal Kultur Erakundeko proiektu karguduna den Frank Suarezek presentzia honen ibilbidea eta garrantzia nabarmentzen dauku.

     

    Xehetasunak : http://www.eke.eus/eu/kultura/literatura/durangoko-azoka-2015-iparraldeko-argitaletxeak

     

    Musika : Azala

    Jatorria : Radiokultura.

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:55
    Data / Date : 7/12/15
    Kultur Kuboa 12/07

    Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

    Aldi honetan emankizun berezia prestatu dizuegu, Durangoko Azoka dela eta.

    Etxekoak antzezlanaz aritu gira ere bai.

    Musika : Alperrik da apaintzea – JP Lohian ; Ontziak, Kanoiak, Itsaso Gorri Baten Gainean & FIN - Ekiza

    Jatorria : Radiokultura

     

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12:41
    Data / Date : 2/01/15
    Ezinbesteko tradizioa.

    Aurten ere Durangoko azokan jende anitzekin hitz egiteko parada izan dugu. Euskal kultur ekitaldien artean ezinbestekoa den hitzordua izan ohi da eta aldi honetan, Elkar argitaletxeko komunikazio arduradun den Olatz Osarekin izandako elkarrizketa entzutea proposatzen dizuegu.

    Musika: The Doors

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12:10
    Data / Date : 17/12/14
    Azokan zehar entzundakoa...

    Durangoko azoka betidanik izan da euskal kulturaren hitzordu nagusietako bat eta azken urteetan izan duen eraldaketa positiboak bisitariari gero eta eskaintza zabalagoa proposatzera eraman du. Hala nola, bertara abiatu ginen aurtengo ekitaldiari buruzko iritziak jasotzera.

    Musika: Fermin Muguruza

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Iraupena / Durée : 08:39
    Data / Date : 28/11/14
    Lurramak ereintzen dituen Haziak.

    Lurrama laborantza azokaren 9. edizioan izan gara aurten ere. Bertan, Xabier Arruti, Hazi fundazioko ekintzailetasun eta nekazal garapen arloko zuzendariarekin hitz egiteko parada izan genuen. Mugaren bi aldeak elkartzeko aitzakia baino gehiago dela aipatzen digu, ezinbesteko elkarlana sustatzeko aukera.

    Musika: Sorotan Bele

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 6:06
    Data / Date : 15/09/14
    Itsasoari so, liburu batekin...

    Liburu azoka aipatzen denean, guztieri heldu zaigu burura Durangokoa, aukera paregabea izaten baita liburu eta diska gosea asetzeko. Baina badira urtean zehar ere, interesa pizten diguten beste azoka batzuk, artean Zarauzko liburu azoka. Han izan ginen agorrila amaieran eta azokako parte hartzaileekin azokari buruz eta argitalpenaren gaur egungo egoerari buruz solasean aritzeko aukera izan genuen.

     

    Musika : Sixto Rodriguez

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 11:48
    Data / Date : 3/06/14
    Durangoko azokaren etorkizuna digitala al da ?

    Durangoko azokan jende ugari ezagutu daiteke, argitaletxe handi edo txikiagotan lanean dabiltzanak, disketxeak, musika taldeak...
    Aldi honetan Denonartean argitaletxeko Unai Pascualekin aritu gara, merkatuaren gaur egungo egoeraz eta azokaren etorkizunaz.
    Hemen duzue Unaik esandakoa …

    https://www.facebook.com/denonarteanargitaletxea.nafarroa

    Musika : Kashbad
    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 05:28
    Data / Date : 4/02/14
    Gazteek irakurtzen al dute oraindik ?

    Durangoko azokan genbilela, Gaztezulo aldizkariko kudeatzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Gazteen irakurtzeko ohiturak eta publikoa erakartzeko egin beharrekoa azalduko digu.

    Musika : Creedence Clearwater
    Jatorria/Source : Radiokultura

    www.gaztezulo.com

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 05:06
    Data / Date : 14/01/14
    Dena lortu al daiteke irribarre batekin?

    Durangoko azokan izan gara aurten ere eta bertan argitaletxe, elkarte eta ekimen ezberdin ugari ezagutzeko aukera izan dugu. Hauen artean Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendariak aurkezten diguna: Irritruk...
    Musika: Kepa Junkera
    Jatorria: Radiokultura

    http://www.azkuefundazioa.org/

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:43
    Data / Date : 17/12/13
    Durangora abokatuarekin joan behar al da orain?

    Txalaparta argitaletxeko editorea da Mikel Soto. Durangoko azokan liburu berriak proposatzen aritu denez, pare bat aurkezteko eskatu diogu eta bide batez beste galdera batzuk ere egiteko baliatu dugu bere pazientzia, hemen bere erantzunak, abokatuak onartuak!

    http://www.txalaparta.com/

    Musika: Keike

    Jatorria: Radiokultura