radiokultura.com Irrati proiektuak bi publiko hunkitu nahi ditu :
a) Bere lanean edo etxean ordinagailu bidez irratia entzun eta musika goxoa mami zerbaitekin entzun nahi duen pertsona.
b) Interes handiagoarekin entzunen dituen emankizun tematiko batzu xekatzen dituen pertsona.

Bi pubiko hauek web gunea beste bi funtzionamendutan egituratzerat garamatzate :
a) Irratia zuzenean
b) Irratia kartara


IRRATIA ZUZENEAN
Arlo nagusia euskarazko musika (estilo guziak barne) duen programazioa. Ideia nagusia litzateke, entzuleak, euskal musika eta kantuaren aberastasuna deskubritzea. Bigarren fase batean, diru iturri berriak atxemaiten baditugu, programazio hau euskara eta euskal kulturari loturiko aurkezpen kronika dinamikoz osaturik litzateke.

Entzuleak ezagutzen ahal du zuzenean azken 20 kantuen xehetasunak, pantaila erdian agertzen den zerrendaren bidez.

Musika programazioa tenorearen arabera aldatzen da. Pantailaren eskuin partean agertzen den bozketa sistemaren bidez, entzuleak bere gustuko musika estiloa ezagutarazten ahal du. Zuen datuak ukan ondoren, programazioa erreskiago hobetzen ahal dugu. Beraz, ez duda eta bozka !
 

Musikarik ez baduzue entzuten, hor klikatu...

IRRATIA KARTARA
Irrati huntan, entzuleak interesgarrien iduritzen zaizkion emankizunak entzuten ahalko ditu.

Honela, entzuleak emankizuna leiho interraktiborat lerratuz, entzuten ahalko du. Emankizun bat baino gehiago lerratzen ahalko dira bat bestearen atzetik, eta martxarako botoina zanpatuz, karta bidezko programazioa abiatuko da.

Emankizunak frantsesez edo euskaraz izaiten ahal dira. Mota desberdinetakoak dira, beti dinamikotasuna xekatzen dugularik. Nahiko laburrak beraz (2 eta 20 minuta artean).

Bozkatze sistema baten bidez, entzuleak bere iritzia emaiten ahal du hautatu duen emankizunari buruz. Horrela, zuen gustuak hobekio ezagutuko ditugu eta ondorioz, kalitatea hobetu. Beraz, ez duda eta bozka !

Erabilpena :
Entzuleak, emankizunen zerrenda bat ikuten du pantailan, izenburu labur batzuekin. Izenburua zanpatuz, emankizunaren azalpena agertuko zaio pantailan.
 
Azalpenan agertzen da : hedapen hizkuntza (euskara edo frantsesa), iraupena, emankizunaren laburpena eta azpian, emaitza bat emaiteko aukera (entzun ondoren, bistan da !). Emankizuna entzuteko, « Gehitu nire zerrendan » klikatu. Emankizun bat baino gehiago aukeratzen ahal dira.
 

Emankizunen zerrenda osatu eta :

« Nire zerrenda » pantailan agertzen den botoina klikatu, bata bestearen ondotik entzuteko. Programazioa bereala abiatzen da.

Pausa edo gelditzeko botoinek, entzule bakoitzari egokitzeko aukera emaiten dute.

Emankizunen zerrendan aldaketak egin eta gero "Berritu nire zerrenda" klikatu .
 
Emankizunen erabilpena :

Gurekin harremanetan sartu emankizunak Radiokultura.com webgunetik kanpo erabiltzeko.
 
 
Copyright © Tous droits réservés 2004 - 2008 RadioKultura.com
Conception & Hébergement - Phillips Internet Consulting
 
Forum GratuiteAlbum GratuiteBlog GratuiteChat GratuiteCompteur