
 |
Azken urte horietan, ERROBI PROMOTIONS elkartea, beste partaide batzuen laguntzarekin interneteko komunikabide elebidunaren proiektu berrian lanean ari da. Proiektu hunek bi irrati kudetzen ditu webgune berean : " Radio Kultura.com " eta " Basqueradio.com ".
Euskal Herriaren ezagutza, iragana, ondarea, kultura, hizkuntza eta bizitza soziala hobetzeko egina da tresna interaktibo hau.
Arlo soziala bezala, gazteekin eta gazteeri komunikatzea da proiektuaren helburu nagusienetariko bat. Bestalde, hurbiltasun lan bat eraman nahi dugu, Euskal Herriko barnekaldea kondutan hartuz. |
LAU IDEIA NAGUSI…
|
|
- Euskal eta frantses hizkuntzen munduen arteko loturak sortzea ezinbestekoa da : Gizarteak euskararekiko duen ikuspegia aldatuz joan da azken urte hauetan. Gaur egun, pluri-linguismoa eta euskararen ezagutza gehigarri bezala ikusiak dira. Hala ere, oraindik gainditu ez dugun banaketa bat ageri da bi unibertso hauen artean eta frantses ingurumenak gutti daki euskal kulturari buruz. Bi mundu hauek lotuko lituzken gune mixtoak sortu behar dira, batez ere haur eta gazteen aisialdietan.
- Gazteak interesatzen dituen alorrak indartu behar dira : Gazteria da gure geroa eta ipar Euskal Herriko hizkuntza normalkuntza hortarik pasatzen da. Garrantzitsua da etorkizunezko euskara modernoaren irudia ematen duten proiektu erakargarriak sortzea.Gazteen espazioak, haien interesguneak irabazi behar dira. Euskara frantsesaren baldintza beretan garatzen diren proiektu pedagogikoak izan behar dira.
- Proiektuek Euskal Herri barnekaldetik ere etorri behar dute : Euskara eta euskal kulturari dagozkion proiektu erakargarri eta modernoak barnekaldetik etorri behar dira. Hazparne lurraldearen hautaketa ez da beraz zentzu gabea.
- NTICetan sartzea euskararentzat estrategia da : Gazteek ez dutela irakurtzeko ohiturarik kondutan harturik, irratia oinarrizko elementua da prozesu hontan. Interneta, gaur egungo baliabideak ordezkatzen dituen komunikazio tresna da. Internet bidez irratia entzuten duten pertsonen kopurua emendatuz doa egunez egun. |
SORTZE PROZESUA
|
|
2003 - Gazteak eta euskararen gaiaren inguruko gogoeta elkartearen baitan.
2004 - Inkesta kalitatibo baten burutzea, internauten esperoak zoin diren jakiteko. - Teknika, elkarte eta finantza laguntzaileen bilatzea. - Komite teknikoaren martxan emaitea. - Elkarte mundu eta Internetean berezituei idekiriko lan eguna proiektuaren bideragarritasunari buruz. - Material teknikoaren estudioa. - Proiektuaren sortzea eta garapenerako estrategiare definitzea. - Proiektuaren koordinatzailearen kontratatzea. - Talde profesionalaren eta laguntzaileen formatzea. - Irrati proiektuaren definizioa : hunkitu nahi den publikoa, emankizunen osaketa, prime-time ordutegia, emankizunen sarea, ... - Proiektuaren idaztea eta finantzatzen duten partaideei aurkeztea.
2005 lehen 9 hilabeteak - Material teknikoa aztertu eta erosi. - Proiektua martxan ezarri. - Baionako Forum Sozialaren karietarat, proiektuaren aurkezpena. - Talde profesionala kontratatu.
2005 azken 3 hilabeteak - Lehen emankizunak. - Irrati proiektuaren aurkezpen publikoa.
2006 urtarrilatik uztaila arte : Ebaluazio fasea. - Radiokultura.com webgunearen lehen estadistiken azterketa. - Webgunearen erabilpena hobetzeko, erabiltzaileen iritziak bildu eta arrapostu bat eman. - Musika programazioa etengabe osatu eta erabiltzaileen gustorat egokitu. - Kolaboratzaile sare bat osatu
2006 abuztutik abendurarte: 2. fasea - Teknika mailako hobekuntzak (telemantenimendua eta kontrola) - Proiektuaren lehen eboluzioa - Euskarazko kurtsoak kartara (Herritartzen metodoa 1. Eta 2. urteak) - Musika programazio bikoitza martxan ezartzea (lehena "zuzenean" eta bigarrena "kartara") - Kolaboratzaileen sarearen azkartzea
2007 : Sendotze faseak. - Euskal musika eta kantuen numerizazio (digitalizazio) berri bat manatu - Ari musikalaren programazio berritua asmatu musika klasikoa integratuz - Webgunearen erabilpenaren azterketen automatizazioa. - Radiokultura.com webgunearen ezagutarazteko, promozio kanpainak bultzatu. - Erreportaien hautuak edukinaren arabera proposatu. - Kolaboratzaile sarea azkartu.
|
AURREKONDUA
|
| Bi partetan osatua : inbestizamendua eta funtzionamendua.
Inbestizamendua, proiektua martxan ezartzeko behar ziren erosketa guztiak kondutan hartzen ditu : webgunearen sortzea, egoitzaren egokitzea, informatika sarea, muntaia eta hedapen logizielak, estudio teknikoak,….Orotarat, inbestizamenduko gastu guztiak 63 000 € osatu dute.
Europako LEADER+ programak %50eko laguntza ekarri du proiektu huni. Aldi berean, Kontseilu Orokorrak %10eko laguntza ekarri du. Partaide horiek eskertzen ditugu, haiek gabe proiektua ez bait zen sortuko.
Funtzionamendua eguneroko gastuak kondutan hartzen ditu : lokalaren mantenimendua, zerbitzuak, webgunearen mantenimendua, soldatak eta kargu sozialak. Orotarat, 95 000 € urtero.
Gaur egun egoera keskagarrian gira. Inbestizamenduko gastuak estaltzeko diru iturri aski izan badugu ere, 2007 urtetik goiti ez dakigu nola finantziatuko ditugu eguneroko gastuak.Partaide desberdineri proiektua aurkeztu ondoren, baiezko erantzunik gabe segitzen dugu.
Hala ere, proiektuarekin segitzea eta beharrezkoa den langilegoa hartzea erabaki dugu. Hortarako, lagundutako lanpostuak sortu ditugu, epe mugatuetan direla jakinez. Elkartearen etorkizuna segurtatzen ez duen egoera da hau. Komunikabide proiektu hunen segurtatzeko, podere publikoen berehalako laguntza baitezpadakoa da. |
|
|
|